Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2023ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5433

174/2023 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal bati kargua berritzeko dena.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren atariko tituluaren II. kapituluan, interes orokorreko moduan sailkatutako portuak daude araututa. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta bere lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu autonomia-erkidegoek portuetako agintaritzen antolaketa-egituran partaidetza handiago izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuen artezkaritza-organoak dira.

Zehazki, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiek hau ezartzen dute:

«1.– Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:

(...)

b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiri autonomoei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiri autonomoek aurreko apartatuko c) letran aipatzen diren bokalak izendatzen dituztenean, irizpide hauek errespetatu beharko dituzte:

a) Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat Estatuaren abokatua izango da, eta beste bat Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

b) Autonomia-erkidegoa presidenteak eta lau bokalek ordezkatuko dute.

c) Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Ukitutako udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalei; eta, ondoren, gainerakoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-erakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak erakunde publikoko presidenteak egingo du proposamena.

Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehenengo apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.

Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

Horren ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko azaroaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xabier Otxandiano Martínez jaunari Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluko bokalaren kargua berritzea, Bilboko Udalaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko presidenteari bokal honen kargua berritu dela jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala