Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2023ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5369

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 20koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Larragorri Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegitura proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak, Laudioko eta Amurrioko udal-mugarteetan (Arabako Lurralde Historikoan) eta Orozkoko udal-mugartean (Bizkaiko Lurralde Historikoan).

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, parke eolikoen bidez, energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Larragorri Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegiturari dagozkion proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Espedientea: 48-GE-Y-2021-00005, 01-GE-Y-2021-00005

– Larragorri Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegitura proiektua, honetan datzana:

• 25 MW-ko parke eolikoa, 5 MW-ko potentzia unitarioko 5 haize-sorgailuz, dorre meteorologiko batez eta 30 kV-ko aire-sorgailuen arteko konexiorako azpiegitura elektrikoaz osatua, Laudio, Amurrio eta Orozkoko udal-mugarteetan.

• 30 kV-ko ebakuazio-linea, Laudioko udal-mugartetik igaroko dena, parke eolikotik hasi eta SET Llodio 30 kV-ko azpiestaziora arte, hau ere Laudion kokatuta. Lineak lurpeko lehen tarte bat du, zirkuitu bikoitzekoa, parke eolikoaren eta AP1 euskarriaren artean, 4.809 metroko luzerakoa. Bigarrenik, zirkuitu bikoitzeko aireko tarte bat izango da, AP1 euskarriaren eta AP2 euskarriaren artekoa, 158 metroko luzerakoa. Zirkuitu bikoitzeko lurpeko hirugarren zati bat, AP2 euskarriaren eta CS Larragorriren (sekzionamendu-zentroa) artean, 75 metroko luzerakoa. Eta azkenik, CS Larragorriren eta SET Llodio 30 kV-aren arteko zirkuitu bikoitzeko lurpeko laugarren zati bat, 136 metroko luzerakoa.

• CS Larragorri, 663 m2-koa, Laudioko udalerrian kokatua. Bertatik, Larragorri parke eolikotik datorren energia SET Llodio 30 kV azpiestaziora husten da.

– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.

– Eskatzailea: Green Capital Development 147, S.L.U.

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Kokalekua: Laudio, Amurrio eta Orozko udalerriak.

– Aurrekontua, guztira: 25.036.998,86 euro.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, ingurumen-inpaktuaren azterlanaren jendaurreko informazioarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten Industria Administrazioaren Bizkaiko (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) eta Arabako (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) lurralde-ordezkaritzetan edo URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Industria Administrazioaren Bizkaiko edo Arabako lurralde-ordezkaritzetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala