Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2023ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5367

EBAZPENA, azaroaren 13koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira agindu honen babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskaerak: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak, eta 2023rako deialdia egiten baita.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduak onesten zituen Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak, eta 2023rako deialdia egin zuen (2023ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 20an amaitu zen, eta guztira 31 eskabide izan ziren. Eskabide horiek eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, lau eskabide atzera egindakotzat jo behar zirela ondorioztatu zen, horietako bat bikoiztuta zegoelako, eta hiru onuradun izateko beharrezko baldintzaren bat ez betetzeagatik.

Aginduaren 13.1 artikulua betez, Balorazio Batzordea bildu zen 2023ko azaroaren 7an, eta, bertan, onartutako eskabideetan aurkeztutako proiektuak baloratzeko prozesua aztertu eta ebazpen-proposamena egin zen. Ebazpen-proposamen horretan, II. eranskinean jasotako proiektuek lortu duten puntuazioaren arabera ateratzen den lehentasuna ezartzen da, ekainaren 7ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako irizpideekin bat.

13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera dirulaguntzak kudeatzeko eta ebazteko organo eskudun gisa, Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusi eta onartu ondoren, eta 2023ko ekainaren 7ko Aginduaren 13.4 artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baztertzea I. eranskinean ageri diren eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean adierazten diren erakundeei bertan zehazten diren zenbatekoak ematea, bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana burutzeko laguntza gisa.

Hirugarrena.– Laguntzak zatika ordainduko dira, ekainaren 7ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lehenengo zatia, emandako dirulaguntzaren % 70, dirulaguntza ematen den unean ordainduko da, eta gainerako % 30a, jarduketa guztiak egin eta sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren –horretarako azken eguna 2024ko apirilaren 30 izango da–.

Laugarrena.– Emandako eta ukatutako dirulaguntzen zerrendak ezartzen dituen ebazpen bakarra ematea. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa), eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.

Halaber, erakunde onuradunen zerrenda argitaratuko da EHAAn, jende orok horren berri izan dezan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 13a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala