Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2023ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5366

AGINDUA, 2023ko azaroaren 23koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez epea luzatzen baita Bilboko udalerriko Arangoitin babes sozialeko 55 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozeduran parte hartzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko azaroaren 7an, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu zen 2023ko urriaren 19ko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko udalerriko Arangoitin babes sozialeko 55 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Prozeduran izena emateko epea 2023ko azaroaren 9an hasi zen, eta 2023ko azaroaren 30ean amaitu.

Bigarrena.– Aipatu aginduaren laugarren ebazpen-zatian honela esaten da: 55 etxebizitzako esleipen prozedura honetan parte hartu dezakete agindu hau argitaratzen den egunean honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Bilboko udalerrian edo Bilbao Metropolitarreko udalerriren batean altan daudenek. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskatzen duten udalerria.

b) Agindu hau publikatzen den egunean Bilboko udalerrian erroldatuta egon behar da behintzat bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat. Dena dela, mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar errolda udalerri horretan.

c) 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 27.125 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko, eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.

d) Bizikidetza unitateek ez ditu izango 6 kide baino gehiago.

e) Bizikidetza-unitatea osatzen duten guztiek ez izatea etxebizitzarik jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean, agindu hau argitaratzen den egunean. Dena dela, kontuan hartuko dira etxebizitza-premiaren salbuespenak, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9 bis artikuluan ezarritakoak (artikulu hori urriaren 10eko 147/2023 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren bidez gehitu zen).

Hirugarrena.– Arazo teknikoak direla eta, parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek ezin izan dute epe barruan izena eman Bilboko Arangoitin 55 etxebizitzaren esleipen-prozeduran parte hartzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio honako agindu hau xedatzea, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen denaren arabera; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da).

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32 artikuluak ezartzen duenez, arazo teknikoak direla-eta dagokion sistemaren edo aplikazioaren ohiko funtzionamendua ezinezkoa izan denean, eta arazoa konpondu arte, Administrazioak epeak luzatu ditzake, baldin eta jatorrizko epea ez bada iraungi; hartara, egoitza elektronikoan argitaratu beharko dira bai gertatutako arazo teknikoa, bai eta jatorrizko epe ez iraungiaren luzapena ere.

Prozedura honetan, zenbait interesdunek ez dute izena emateko modurik izan, dagoeneko konponduta dauden arazo teknikoak direla eta. Hori dela eta, beharrezkoa da prozeduran parte hartzeko epea 2023ko abenduaren 5era arte luzatzea. Luzapen hori Etxebideren webgunean eta egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 5era arte luzatzea prozedura honetan parte hartzeko epea; era horretan, aipatu aginduak eta esleipen-prozedura honi aplikagarria zaizkion arauek zehazten dituzten baldintzak betetzen dituzten pertsonek, sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, aukera izango dute dagokion inprimakia aurkezteko, era hauetako batean:

– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Bizkaiko Etxebizitza Ordezkaritza, Kale nagusia 85, 6. solairua, 48011 – Bilbao.

– Postaz: Bidali dokumentazioa Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 – Bilbao). Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek 2023ko abenduaren 1eko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitzako eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala