Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2023ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5360

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 7koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, esleipen-prozedura bati buruzko ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak (aldez aurretik hitzordua hartuta 945 01 77 09 telefonoan) Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke bost eguneko epean, ebazpenek zer dioten jakiteko, eta, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 7a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala