Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2023ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5356

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko museo eta bildumentzako 2023rako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

2023ko ekainaren 19an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, Euskadiko museo eta bildumentzako 2023ko dirulaguntzak arautu eta deialdia egin zen.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdia egiteko Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balioespen Batzordeak, 2023ko urriaren 16an bilduta, dirulaguntza emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, eta Balioespen Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei bertan zehazten diren jarduera eta zenbatekoetarako dirulaguntzak ematea eta II. eranskinekoak bertan behera uztea.

Bigarrena.– proposatutako erakunde onuradunek agindu arautzaileak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintzak ere.

Emandako dirulaguntzen ordainketari, justifikazioari eta likidazioari dagokienez, aginduaren 18., 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoa beteko da, kontuan hartuta bertan adierazten den dokumentazioa diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko dela. Nolanahi ere, justifikazioa aurkezteko epearen azken eguna 2024ko martxoaren 31 izango da.

Hirugarrena.– agindu horren kontura emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, prozedura honen arabera:

1.– Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50, 17.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta ukorik egon ez bada.

2.– Bigarrena, gainerako zenbatekoa, 2024an egingo da, diruz lagundutako jarduera egin dela eta haren benetako kostua justifikatu ondoren, Aginduaren 19. artikuluan ezarritako moduan.

Laugarrena.– ebazpen honetan xedatu ez den guztirako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduan xedatutakoa beteko da. Agindu horren bidez, Euskadiko museo eta bildumentzako 2023ko dirulaguntzak arautu eta deialdia egiten da.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko.

Seigarrena.– ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala