Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2023ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5355

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean, irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak emateko.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko uztailaren 12ko Aginduak, irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2023ko uztailaren 12ko EHAA, 168. zk.).

Aipatutako 2023ko uztailaren 12ko Aginduaren 9. artikuluari jarraiki, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Eranskinean azaltzen diren eskatzaileei adierazten diren diru-kopuruak ematea irakurketa eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko.

Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala