
228. zk., 2023ko azaroaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5352
AGINDUA, 2023ko azaoaren 15ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren, Goi-kargudunaren Idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko irailaren 27ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko urriaren 16ko EHAA, 197 zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Goi-kargudunaren Idazkari lanpostuaren deialdia, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 93. dotazioa).
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
RSS