Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2023ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5348

2292/2023 EBAZPENA, urriaren 18koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mónica García Asensio andreari errebokatzen zaion, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Santurtzi-Mamarigako Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion eginkizunen esleipena.

2798/2016 Ebazpenaren bidez, Mónica García Asensio andrea izendatu zen Santurtzi-Mamarigako Lehen Mailako Arretako unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Mónica García Asensio andreari errebokatzea, berak hala eskatuta, Santurtzi-Mamarigako Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion eginkizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2023ko urriaren 18a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala