
227. zk., 2023ko azaroaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5343
IRAGARKIA, 2023ko urriaren 30ekoa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, desjabetze-espedientean preziamendu-orriaren izapidea jakinarazteko dena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, «Zaldibarko zabortegiko larrialdi-lanetarako As Built Proiektua» desjabetze-espedienteak ukitzen duen 64. finkaren preziamendu-orria egiteko izapidearen jakinarazpen pertsonala ezin izan denez egin, iragarki honen bidez jakinarazten zaio ondoren adierazten den jabeari.
Aurrekoaren ondorioz, titularrari eskatzen zaio jarraian adierazten den moduan, Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren balorazioa egin baino lehen akordio batera iritsi ahal izateko, preziamendu-orria aurkez dezala, hirukoiztuta (jatorrizko alea eta bi kopia). Bertan, berezkoa duen ondasunaren edo eskubidearen balio zenbatetsia zehaztuko da, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu, balorazioa arrazoitua izan behar dela eta peritu baten izenpeak bermatu ahal izango duela kontuan hartuta, hori guztia aipatutako Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Preziamendu-orria Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) 20 eguneko epean, honako jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Ondoren aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, harentzat jakinarazpen gisa balio dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 30a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.