Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2023ko azaroaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5337

AGINDUA, 2023ko azaroaren 22koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Doako Laguntza Juridikoaren urriaren 30eko 153/2018 Dekretuaren III. eranskinean jasota dauden moduluak eta konpentsazio ekonomikoko oinarriak.

Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legeak zerbitzu publiko gisa eratzen du laguntza hori, Abokatutzak eta Prokuradoretzak emana eta funts publikoekin finantzatua, botere publikoei baitagokie baliabiderik ez duten pertsonek justiziarako sarbidea izan dezaten bermatzea. Legearen 37. artikuluak ezartzen duenez, administrazio eskudunak diruz lagunduko ditu, bere «aurrekontu-zuzkiduren kargura, abokatuen eta prokuradoreen elkargoek doako laguntza juridikoko zerbitzuak ezar, arreta eman eta funtziona dezaten». Era berean, legeak xedatzen zuenez, doako laguntza juridikoko zerbitzua duina eta behar beste konpentsatua izateko printzipiotik abiatzen da finantzaketa hori.

Doako Laguntza Juridikoaren urriaren 30eko 153/2018 Dekretuak doako laguntza juridikoari dagozkion jarduerak diruz laguntzeko prozedurak arautzen ditu EAErako, eta artikuluetan eta III. eranskinean ezartzen ditu zerbitzu horri dagozkion jarduerak konpentsatzeko oinarri ekonomikoak eta moduluak.

Ekainaren 21ean eta maiatzaren 29an jaso ziren sail honetan Abokatutzaren Euskal Kontseiluak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoek, hurrenez hurren, moduluak handitzeko egindako eskaerak.

Doako Laguntza Juridikoaren urriaren 30eko 153/2018 Dekretuaren 46.2 artikuluk xedatzen duenez, dekretu honen III. eranskinean aurreikusitako oinarri ekonomikoak eta moduluak urtero eguneratu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzan justizia-arloaren eskumena duen sailburuaren aginduz, elkargo profesionalak aurrez jakitun ipinita.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legean ezarritakoaren arabera, 12.600.000 euroko aurrekontua dago Euskal Autonomia Erkidegoko Abokatutzaren elkargoen ofiziozko txandaren eta guardiako txandaren konpentsazio ekonomikorako, 2023-1001013100-1.14120.45400-2023/00435 partidan, eta, aldiz, 630.000 eurokoa Euskal Autonomia Erkidegoko Prokuradoretzaren elkargoen ofiziozko txandaren konpentsazio ekonomikorako, 2023-1001013100-1.14120.45400-2023/00436 partidan.

Aurrekoan oinarrituta, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/97 Legegintza Dekretuan xedatutakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Doako Laguntza Juridikoaren urriaren 30eko 153/2018 Dekretuaren III. eranskinean jaso dauden moduluak eta konpentsazio ekonomikoko oinarriak eguneratzea, konpentsazio-modulu berriak ezarrita atxilotuarentzako abokatu-laguntzaren eta doako defentsa eta ordezkaritzaren arloan egindako jarduketa profesionaletarako, agindu honen eranskinean jasotako zenbatekoetan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek 2023ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak; beraz, 2023ko aurrekontu-ekitaldiko hirugarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien likidazioei ere aplikatuko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala