Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2023ko azaroaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5331

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Eider Larrazabal Astigarraga andreak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Eider Larrazabal Astigarraga andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8041**. Kodea: AGC8L1 – D00331-15. Jakintza arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea. Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I» eta «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko azaroaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala