Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5319

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 9koa, Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Urkabustaiz udalerrian (Araba) 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalea berritzeko proiektua, «Urkabustaiz-Izarra Cto1», 170013700 zenbakiko «Larrazcueta» transformazio-zentro berrirako deribazioetan» izeneko proiektuak ukitutako ondasunak eta/edo eskubideak nahitaez eta presaz desjabetzeko espedientean ukitutako lurzatien zerrenda (espediente-zenbakia: 01-AT-Y-2022-16). Lurzati horiek eranskinean jasota daude, ukitutako pertsonei jakinarazteko eta prezio-orria eskatzeko.

Ezinezkoa izan da jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44., 45. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da «Urkabustaiz udalerrian (Araba) 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalea berritzeko proiektua, «Urkabustaiz-Izarra Cto1», 170013700 zenbakiko «Larrazcueta» transformazio-zentro berrirako deribazioetan» izeneko proiektuak ukitutako lurzatien zerrenda, eragindakoei prezio-orria eskatzeko.

Interesdunek espedientea ikusi ahal izango dute, eta, zehazki, I-DE Redes Electricas Inteligentes, SAU onuradunak aurkeztutako prezio-orriak, alegazioak egiteko eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkezteko, Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako/interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 9a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala