Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5314

AGINDUA, 2023ko azaroaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lazkaoko (Gipuzkoa) «Lazkaotxiki» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Lazkaoko udalerriko (Gipuzkoa) «Lazkaotxiki» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak, musika-eskolak sortzeko eta jardunean jartzeko oinarrizko arauak arautzen dituena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusi dira.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan lan egiteko irakasleei eskatzen zaien titulazioa ezartzen du.

Indarrean dagoen legeria aztertu da, eta kontuan hartu da erregelamendu bidez eskatutako baldintza guztiak betetzen direla.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera baimena ematen da jarraian zehazten den Musika Eskola Pribatuari Biolontxelo musika-espezialitatea gehitzeko:

Zentroaren kodeak: 013396 (EAE) y 20013734 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Lazkaotxiki».

Titularra: «Lazkao Txiki Musika Eskola, S.L.».

Helbidea: Euskadi enparantza, z.g.

Udalerria: Lazkao.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

• Adarrak:

– Kantua: Korala.

– Instrumental sinfonikoa: biolina, txirula, saxofoia, klarinete, tronpeta eta biolontxeloa.

– Instrumental polifonikoa: pianoa eta akordeoia.

– Instrumental eta dantza tradizionala: txistua, alboka, txalaparta, trikitixa eta panderoa.

– Hainbat joera: gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, kantu modernoa, teklatuak eta bateria.

Bigarrena.– Ikastetxeak irakasleen titulazio akademikoari buruz indarrean dagoen araudia bete beharko du. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala