Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5313

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 10ekoa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2023-2024 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kideak.

Eskola Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko oinarri arautzaileak ezartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduaren 12. artikuluak dioenez, aurkeztutako eskabideak aztertzeko balorazio-epaimahai bat eratuko da, kide hauek izango dituena: Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuaren arduraduna, epaimahaiburu gisa; eta Ingurumen Sailburuordetzako bi teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatuak (Sailburuordetza horretan antzinatasun handiena duen pertsonak jardungo du idazkari-lanetan). Balorazio-epaimahaiaren osaera izenduna EHAAn argitaratuko da, EAEONALTB-ren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei Eskola Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kide izendatzea pertsona hauek:

Epaimahaiburua:

Joseba Ruiz de Loizaga Lafuente, Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuaren arduraduna.

Kideak:

Amaia Sáez Ortiz de Zárate, Natura Ondare eta Klima Aldaketako Zuzendaritzako teknikaria.

Aitana Martinez de Morentin Jurado, Natura Ondare eta Klima Aldaketako Zuzendaritzako teknikaria, zeina idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 10a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala