Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5311

AGINDUA, 2023ko azaroaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Elhuyar izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2023ko uztailaren 3an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Elhuyar Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Fundazioaren patronatuak 2022ko abenduaren 13an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zen Donostian, 2023ko maiatzaren 30ean, Enrique García-Jalón de la Lama notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1065).

Erabaki horren bitartez, fundazioaren jardun-eremuari buruzko estatutu-xedapena aldatzen da (5. artikulua) jarduteko lurraldea zabalduz, halaber, Fundazioaren gaur egungo errealitatera hobeto egokitzeko zenbait moldaketa sartzen dira.

– Jardun-eremua (5. artikulua): Fundazioren jardun-eremu nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira, baina Espainiako estatua eta munduko gainerako lurraldeak ere haren jardun-eremu dira.

– Patronatuaren osaera (11. artikulua): patronatuko kideen kopuruari dagokionez dagoen inkoherentzia zuzentzen da, gutxienez sei kide izanik.

Paragrafo berri bat gehitu da, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna bermatzeko, patronatuaren osaeran izendapen berriak egin behar direnean.

– 26. artikulua: estatutuen aurreko bertsioan erabiltzen zen Zuzendaritza-batzordea terminoa aldatzen da, eta gaur egun erabiltzen den Batzorde Betearazlea izena jarri zaio.

– 27. artikulua: estatutuen aurreko bertsioan erabiltzen zen Zuzendari Nagusia terminoa aldatzen da, eta gaur egun erabiltzen den Koordinatzaile Nagusia izena jarri zaio.

– Laguntzaileen Juntak (35. artikulua): aurreko idazketan dakarren batzarraren bilera urteko lehenengo seihilekoaren ondoren egiteko betebeharra ezabatu egiten da, soilik beharrezkoa denean egingo da.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Elhuyar izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, ebazpen honen azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, Agindu honen datarekin, Enrique García-Jalón de la Lama notario jaunaren aurrean 2023ko maiatzaren 30ean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1065).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala