Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5310

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» sozietate publikoaren 2023. urterako soldata-igoeraren akordio kolektiboa erregistratu, gordailutu eta argitaratzea (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86100302012017).

AURREKARIAK

2023ko urriaren 25ean, aipatu akordio kolektiboaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatuta egon da akordioa. Azaroaren 8an zuzendu zen 2023ko azaroaren 2ko errekerimendua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i) artikuluarekin lotuta (dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala).

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko araudia maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan (lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa) eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuan aldatu duena) jasotakoa da.

Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, EAEko aurrekontu orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen 21. artikuluan ezarritako txostenak barne, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuan aldatu duena) 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

«VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI, S.A. / EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A.» SOZITATE PUBLIKOAREN 2023. URTERAKO ORDAINSARI-IGOERAREN AKORDIO KOLEKTIBOA

«Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoko Zuzendaritza Nagusiak eta langileen legezko ordezkaritzak akordio kolektibo bat egin dute langileen 2023. urterako soldaten gainean, eta honela geratu da idatzita:

Sarrera

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak urriaren 3an erabaki zuen Sektore Publikoaren Zerbitzuko langileen 2023. urteko ordainsarien % 0,5 gehiagoko igoera onartzea, honako hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: abenduaren 23ko 15/2022 Legearen 19. artikuluaren 2.2 apartatua, EAEko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariak arautzen dituena, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.2 f) artikulua.

Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki hori betez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei baimena ematen zaie sektore publikoko langileen ordainsariak % 0,5 gehiago igotzeko 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera hori 2023an onartutako igoerari gehitzen zaio, eta beraz, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariei guztira % 3ko igoera aplikatzen zaie.

ADOSTU DUTE

Lehenengoa.– Soldaten 2023. urterako igoera gehigarria ezartzea eta aplikatzea.

Arestian azaldutakoa dela bide, behean sinatzen duten alderdiek erabakitzen dute sektore publikoko langileen 2023. urteko soldatak % 0,5 gehiago igotzea urtarrilaren 1etik aurrera, hau da, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak guztira % 3ko igotzea.

Igoera hori 2023ko urriko nominan gauzatuko da. Urte horretako urtarriletik irailera bitarteko igoera azaroaren 6ko astean ordainduko da, atzerapen gisa.

Bigarrena.– Paz Torquemada-ren esku uztea (NAN: ***2988**) EAEko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan eta Gordailuan izapideak egitea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala