Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5307

AGINDUA, 2023ko urriaren 24koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean lanpostuak betetzeko lehiaketa, 2023ko urtarrilaren 25eko Aginduaren bidez deitua.

Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52. eta 53. artikuluetan eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egiten duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren urtarrilaren 25eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa ebaztea, deitutako lanpostuak I. eranskinean zerrendatzen den Auzitegiko Medikuen Kidegoko karrerako funtzionarioei esleituz.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako lanpostuak bete gabe uztea.

Hirugarrena.– Lortutako destino berriaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun baliodunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu; eta hogei egun baliodunekoa, beste autonomia-erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai lanpostua jatorrikoa bada, bai destinokoa bada. Plazaren esleipendunak, lanpostuaz jabetzean, zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, epea hogei egun baliodunekoa izango da.

Lanpostuaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, funtzionarioaren herritzat hartuko da zerbitzuak ematen ari den herria.

Lanpostuaz jabetzeko epea lanpostua utzi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen. Kargugabetze hori lehiaketaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan egin beharko da.

Zerbitzu-eginkizunak betetzen ari direnek ez dute zertan kargua uzteko erreserbatuta duten jatorrizko organora joan, eta eginkizuna betetzen ari diren organoan egin dezakete; horretarako, Administrazioak eginkizunak betetzen ari diren organoari helaraziko dizkio dokumentuak.

Ebazpenak berekin badakar zerbitzu aktibora itzultzea sektore publikoan zerbitzuak emateagatiko borondatezko eszedentziatik, interes partikularragatiko borondatezko eszedentziatik, familia elkartzeko borondatezko eszedentziatik edo funtzioen etenalditik, lanpostuaz jabetzeko epea hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuko da.

Lehiaketan lortutako plazaren gainean eskumena duen administrazioak ordainduko du lanpostuaz jabetzeko epea.

Lanpostuaz jabetzeko epeak interesdunei emandako baimenak edo lizentziak, oporrak barne, amaitzen direnean hasiko dira zenbatzen.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunean, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala