Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5306

AGINDUA, 2023ko azaroaren 14koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko lanpostu bat, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariarena, izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoa betez (2023ko urriaren 16ko EHAA; horren bidez, sail honetako lanpostu bat, Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariarena, 511786 kodea eta 12. dotazioa, izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Jesús Markaida Uriarte andrea izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari (kodea: 511786, dotazioa: 12; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2023ko azaroaren 16tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala