Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2023ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5305

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 15ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean noiz argitaratu den Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko azaroaren 14ko Ebazpena, kide batzuk oinarrizko eskalako agente lehen kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2022ko azaroaren 30ean eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamahirugarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko azaroaren 14an argitaratu dela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko azaroaren 14ko Ebazpena, kide batzuk oinarrizko eskalako agente lehen kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala