Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2023ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5289

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 16koa, «Gabolats zubia ordezteko eraikuntza-proiektua» hasieran onartu eta jendaurrean jartzen duena.

«Gabolats zubia ordezteko eraikuntza-proiektuaren» obrari dagokion espedientea ikusi da.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuen 7.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Aipatutako proiektua teknikoki zuzena da eta arlo horretako araudi espezifikoan ezarritakoa betetzen du, baita Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan xedatutakoa. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– «Gabolats zubia ordezteko eraikuntza-proiektua» hasieran onartzea.

2.– Proiektu hori jendaurrean jartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 16a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala