Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2023ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5288

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 17koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak, 2023-2024 ikasturterako gutxieneko ikasle kopuruaren talde-ratioari eta zenbait ikastaro-moduluren baldintzei dagokionez.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak –helduentzako euskararen irakaskuntzan diharduten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak haiei ematen dien finantzaketa arautzen ditu– 16. oinarrian ezarria dauka HABEk dirulaguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak euskalduntzeko lanean jardunez, HABEk jarritako helburuak lor daitezen, eta, horretarako, aurreikusten du HABEren zuzendari nagusiak ikasturte akademiko bakoitzerako dirulaguntzen deialdia egingo duela.

Ildo horretatik, HABEren zuzendari nagusiaren 2023ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez onartu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei zuzendutako azken dirulaguntza-deialdia, 2023-2024 ikasturterako.

Hala ere, 2023-2024 ikasturtea hasia dagoela, nabarmendu da 2022-2023 ikasturtean dirulaguntzen oinarrien aldaketak eragin zituzten arrazoiek bere horretan jarraitzen dutela, eta kasu batzuetan areagotu egin direla. Beraz, ikasleen eskarien gutxitzea egiturazko egoera edo epe luzekoa bihurtu den ala ez zehazten den bitartean, bidezkoa da 2023-2024 ikasturterako ere neurri egokiak onartzea pandemiaren eraginez jarraitzen duen egoerari aurre egiteko, bai finantzaketaren aldeko neurrien aldetik, baita ikastaroen moduluen antolaketaren aldetik ere.

Horrenbestez, HABEren arau organikoak onartu dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak araututakoari jarraikiz, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Lege Orokorrak eta bera garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak xedatutakoa oinarri izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2023ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez 2023-2024 ikasturterako onartutako dirulaguntzen baldintzak aldatzea, bertan zehazten den moduan:

Bat.– Ebazpenaren I. eranskinaren 1. puntuan aurreikusitako gutxieneko ikasle kopuruari buruzko baldintza aldatzea, 2023-2024ko ikasturterako, hemen zehazten den moduan:

– Taldeek, HABEk diruz lagundu ditzan, gutxieneko ikasle kopuru hau izan behar dute ikastaro bakoitzaren hasieran taldeak eratzeko garaian, talde bakoitza kokatuta dagoen herriaren neurriaren arabera:

(Ikus .PDF)

Gutxieneko ikasle kopuru horiek, bestalde, beste puntu bat jaitsi daitezke euskaltegi bakoitzak eratutako taldeen % 25etan (eratutako lau taldetik batean), dirulaguntza-deialdiaren 2. oinarriaren 2.2.f) atalean ezarritakoaren arabera, euskaltegiak edota autoikaskuntzarako zentro homologatuak 2023-2024 ikasturterako 2023ko urriaren 2tik aurrera adierazi duen jardueraren gainean. Horretarako, euskaltegiak zuritu beharko du gutxienekora iristen ez diren taldeen antolaketa, beste taldeetako ikasle kopuruaren arabera edota talde horien beharraren arabera, eta HABEren zuzendaritza nagusiak egokitzat eman beharko du zuriketa.

Bi.– Ebazpenaren I. eranskinaren 4. puntuan, jardun biko ikas-ereduari dagokionean, bigarren paragrafoaren a) atalaren erredakzioa aldatzea, hemen zehazten den moduan:

a) Aurrez aurreko jardunean, gutxienez 40 eta gehienez 180 ikastordu.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez onartutako baldintza-aldaketa guztiak dirulaguntza eskatu duten euskaltegiek adierazi duten jarduera osoari aplikatuko zaizkio, dirulaguntza-deialdiaren 2. oinarriaren 2.2.f) atalean ezarritakoaren arabera, 2023-2024 ikasturterako, 2023ko urriaren 2tik aurrera.

Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen honen aurka, administrazio bidea amaitzen duenez, borondatezko berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioketela HABEren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2023ko azaroaren 17a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala