Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2023ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5287

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 15ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita dekretu-proiektu hau: Euskal Autonomia Erkidegoan musika- eta dantza-eskolen sorrerako eta funtzionamenduko oinarrizko arauak arautzen dituena, baldin eta haien ikasketak bideratuta ez badaude balio akademikoa edo profesionala duten tituluak lortzera.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak dekretu-proiektu bat egin du, Euskal Autonomia Erkidegoan balio akademikoa edo profesionala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden musika- eta dantza-irakaskuntzak ematen dituzten titulartasun publiko eta pribatuko ikastetxeak irekitzeko eta jardunean jartzeko baimenaren araubide juridikoa ezartzeko.

Honako izapide hauek egin dira ebazpen hau eman arte:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruz, arauaren testua egin aurretik kontsulta publikoa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan iragarkia jarriz. Bertan, arauaren eraginpeko herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpean dauden eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteena ere, baldin eta haien helburuek arauaren xedearekin lotura zuzena badute.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak prozedura hasteko Agindua eman zuen 2023ko ekainaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak esleitutako eskumenei jarraikiz.

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak, 2023ko azaroaren 9an, izapidetzen ari den dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko Agindua eman zuen. Aginduan arau-proposamena erantsi zen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege honetan aurreikusitako aurretiazko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.

Horretarako, jendaurrean jartzen da dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika- eta dantza-eskolen sorrerako eta funtzionamenduko oinarrizko arauak arautzen dituena, baldin eta haien ikasketak bideratuta ez badaude balio akademikoa edo profesionala duten tituluak lortzera. Jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea dekretu-proiektua (Euskal Autonomia Erkidegoan musika- eta dantza-eskolen sorrerako eta funtzionamenduko oinarrizko arauak arautzen dituena, baldin eta haien ikasketak bideratuta ez badaude balio akademikoa edo profesionala duten tituluak lortzera) hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala