Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2023ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5265

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 13koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez gehitzen baita 2023-2024 ikasturtean C1C1 komunikagaitasun-maila lortzeko ikastaroak sustatzeko 16-18 urteko ikasleei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren aurrekontu-kreditua.

HABEko zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bitartez, 2023-2024 ikasturtean C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroak egiteko, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartu zen.

Deialdi horren lehenengo oinarrian honako hau aurreikusi zen egitasmoaren zuzkidura ekonomikoari zegokienez, oinarriaren hirugarren eta laugarren puntuetan:

3.– Ebazpen honetako laguntzetarako, 2023-2024 ikasturtean 850.000 euroko kopurua jarriko da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako dagoen partidaren kontura. Era honetan banatuko da kopuru hori:

a) 535.000 euro, 2023an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat.

b) 315.000 euro, 2024an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat.

4.– Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, oinarri honen 3. atalean ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta HABEren aurrekontuetan beste dirulaguntzetarako aurrekontu-partiden izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori dirulaguntzen esleipen ebazpena eman aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketa HABEko zuzendariaren ebazpen baten bidez onartu eta EHAAn argitaratu beharko da.

2023-2024 ikasturte hasieran C1C1 helburu maila duten 16 eta 18 urte bitarteko ikasleak % 275 igo dira 2022-2023 ikasturtearekin alderatuta. Izan ere, guztira, 3.465 ikaslek eman dute izena C1C1 mailako ikastaro horietan; iazko 1.259 ikasleen aldean, 2.206 ikasle gehiagok.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehengoa.– 915.000 eurotan gehitzea HABEren zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bitartez egindako dirulaguntza-deialdiaren aurrekontu-kreditua, 2023-2024 ikasturtean C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten 16-18 urteko ikasleek C1C1 komunikagaitasun-maila lortzeko ikastaroak egiteko, ekitaldiz honela banatuta:

– 2023an hasitako ikastaroetan matrikulatzen diren ikasleentzat, 580.000 euroko gehikuntza.

– 2024an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen diren ikasleentzat, 335.000 euroko gehikuntza.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Donostia, 2023ko azaroaren 13a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala