
222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 3 orri.)
- EPUB (351 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
DURANGOKO UDALA
5233
IRAGARKIA, Durangoko zarata-mapa jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.
Durangoko Udalak 2018an idatzitakoa eguneratzeko egindako zarata-maparen berrikuspena ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Kutsadura akustikoari buruzko Dekretuak (213/201Dekretua, urriaren 16koa) 15.artikuluan dio zarata-mapak egitera behartutako udal guztiek –10.000 biztanletik gorakoek– berrikusi egin beharko dituztela mapa horiek, eskumena duen administrazioak egokitzat jotako unean eta maiztasunarekin. Hala eta guztiz ere, ezingo da 5 urte baino gehiago igaro zarata-mapa onartzeko eta berrikusteko daten artean. Mapa horiek berrikusteko prozedura 12. eta 13. artikuluetan zehaztutakoa izango da.
Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuko 13.artikuluan azaldutakoarekin bat eginez, 10. artikuluan aipatutako zarata-mapak onartu aurretik hilabetez erakutsi beharko dira jendaurrean, gutxienez. Horretarako, berrikuspenaren berri eman beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkarian, pertsona fisiko edo juridiko orok dagoen dokumentazioa eta erabilitako prozedurak aztertzeko aukera izan dezan. Agiriak non erakutsiko diren eta alegazioak egiteko epea zein den zehaztu beharko da iragarkian.
Legea oinarri hartuta, eta honako testuek ematen dizkidaten eskumenekin; Toki- araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta 213/2012 Dekretuaren 6. artikuluak,
HAUXE EBATZI DU:
Lehenengoa.– Zarata-maparen berrikuspena jendaurrean jartzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkarian iragarkiak argitaratuz, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkarian azkenekoz argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Bigarrena.– Epe horretan, Hirigintza Arloko bulegoetan aztertu ahal izango da (Barrenkalea 17, 2. solairua), 08: 30etik 14: 00etara, eta egoki iritzitako alegazioak egin beharko dira. Halaber, dokumentua helbide elektroniko honetan egongo da eskuragarri: www.durango.eus
Durango, 2023ko azaroaren 9a.
Bigarren alkateordea,
SARA OCEJA SALAZAR.
RSS