Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5232

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide sareko zarata-mapak jendaurrean jartzeko informazio-izapidea betetzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide sareko Zarataren Mapa Estrategikoak jendaurrean aurkezten dira. Mapa horiek hilabeteko epean egongo dira ikusgai, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan, nahi duten pertsonek horiek aztertu ahal izango dituzte eta oharrak egin.

Dokumentu horiek Interneteko helbide honetan egongo dira eskuragarri:

https://hodei.ets-rfv.eus/s/NKfSgyB4bcrtaxG

Egin nahi diren oharrak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara bidaliko dira (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), erreferentzia gisa «Zarataren Mapak, titulartasun autonomikoko lineak».

Jendeak horren berri izan dezan ematen da argitara hau, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala