Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5230

AGINDUA, 2023ko azaroaren 6koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2023rako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sariak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko irailaren 5eko Aginduaren (2023ko irailaren 12ko EHAA, 174. zk.) I. eranskineko 7. artikuluan, II. eranskineko 8. artikuluan eta III. eranskineko 8. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta –agindu horren bidez arautzen dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sarien 2023rako deialdiaren oinarriak–, eta horretarako izendatutako epaimahaiak emateko proposamena ezagutu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2023ko ekitaldiari dagozkion Euskal Turismoaren Euskadi Sariak honako hauei ematea:

– Berrikuntza turistikorako Euskadi Saria, gehienez 10 langile dituzten enpresentzat: Ekobideak, S. Coop. Pequeña.

– Berrikuntza turistikorako Euskadi Saria, 10 langiletik gorako enpresentzat: Kora Living Vitoria, S.L.U.

– Helmuga arduratsu eta jasangarrirako Euskadi Saria: Goierri Turismoa, S.L.

– Ibilbide profesionalaren Euskadi Saria: Jabier Fuertes Udaondo, Aktibako presidente ohia eta Troka Abenturako gerentea.

Era berean, epaimahaiak, ezohiko izaeraz, Montes Solidarios Elkarteari aipamen berezia ematea erabaki du 2023ko ekitaldi honetarako, turismo inklusibo eta irisgarriaren inguruan egindako gizarte-lana aitortzeko.

Erakunde onuradunek, 2023ko irailaren 5eko Aginduaren I. eranskinaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

2. artikulua.– Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2023ko ekitaldiari dagozkion Euskal Merkataritzaren Euskadi Sariak honako hauei ematea:

– Ibilbide profesionalaren Euskadi Merkataritza Saria: Calzados Tello, S.L.

– Euskal merkataritza-enpresentzako Euskadi Saria:

1.– 10 langile arteko euskal merkataritza-enpresentzako Euskadi Saria: Helmet House, S.L.

2.– 10 langiletik gorako euskal merkataritza-enpresentzako Euskadi Saria: Dang Dang, S.A. (Indi&cold).

– Ekintzailetzarako Euskadi Saria: Customeus Bilbao, S.L.

– Merkataritza Arloak Dinamizatzeko Euskadi Saria: Asociación para la dinamización de empresas de Laguardia (DELA).

Era berean, epaimahaiak, ezohiko izaeraz, 2023ko ekitaldi honetarako aipamen berezia ematea erabaki du honako enpresa hauei: Garrarte Donostia, Dulce Artesanos beren ibilbide profesionalagatik, Carnicería Etxabe, S.C. eta Artepan S.A. merkataritza-garapenean eta enpresa-modernizazioan eta -berrikuntzan laguntzeagatik, Leireipar Studio-Denda ekintzailetza-lanagatik, eta Donostiako San Martin auzoko merkataritza eta gainerako jarduera ekonomikoak sustatzeko Elkarteari, Euskadiko merkataritza-sektorea dinamizatzen egindako ekarpenagatik.

Erakunde onuradunek, 2023ko irailaren 5eko Aginduaren II. eranskinaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

3. artikulua.– Epaimahaiaren proposamena ikusita, 2023ko ekitaldiari dagozkion Euskal Kontsumoko Euskadi Sariak honako hauei ematea:

– Euskal Kontsumoko Euskadi Saria, 1. kategoria: Euskal Herriko Kontsumitzaileen Alkartea, Asociación de Personas Consumidoras y Usuarias Vasca (EKA/ACUV).

– Euskal Kontsumoko Euskadi Saria, 2. kategoria: Ekhilur, S. Coop.

– Euskal Kontsumoko Euskadi Saria, 3. kategoria: Radio Popular de Bilbao-Herri Irratia, «con sumo interés» programa.

Erakunde onuradunek, 2023ko irailaren 5eko Aginduaren III. eranskinaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 6a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala