
222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5223
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko irailaren 6ko Aginduaren bidez iragarritako laguntza-deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko irailaren 6ko Aginduaren bidez iragarri zen azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia; dekretu horrek sindikatuei eta enpresa-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen du, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatu ditzaten.
Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duenez, ebaluazio-batzorde bat izendatuko da aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute batzorde hori; zuzendaritzako titularrak izendatuko ditu batzordekideok.
Era berean, batzorde horrek ebazpen-proposamena helaraziko dio Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritakoa betez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.
Hori guztia ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Aditzera ematea 2023ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen ebaluazio-batzordearen osaera. Hain zuzen, sindikatu eta enpresa-erakundeentzako dirulaguntzak, prestakuntza-planak garatu ditzaten beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko.
Lehendakaria.– Zuriñe Sáez de Olazagoitia Echeazarra, Laneko eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako Lan-Antolamenduaren arduraduna.
Idazkaria.– Nekane Antolín Arechabala, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Kidea.– Beatriz Fernández Rodríguez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 8a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
RSS