Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5222

1925/2023 EBAZPENA, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 10eko 4/2023 epaia bete dela Ofizial Gidari kategoriari dagokionez (2011ko EPE).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 10eko 4/2023 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2011ko uztailaren 27ko EHAA 142. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 17/2012 Ebazpenaren bidez, onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) (2012ko urtarrilaren 26ko EHAA 18. zk.).

Abenduaren 18ko 417/2015 Ebazpenaren bidez, web-orrian argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 2011n deitutako hautaketa-prozesuko destino hutsen zerrenda, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofizialak kategorian (Ofizial Gidariak lanpostu funtzionalak), eta destinoa zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 49/2016 Ebazpenaren bidez, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren. Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna ebazpen horren I. eranskinean sartuta dago, Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria destinoaren esleipendun gisa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 50/2016 Ebazpenaren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten sartutako esleipendunen izendapena estatutupeko langile finko gisa (I. eranskina) Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) (2016ko otsailaren 4ko EHAA 23. zk.). Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna ebazpen horren I. eranskinean sartuta dago, Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria destinoaren esleipendun gisa.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 18ko 33/2018 Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betetzen dira (382/2017, 451/2017 eta 582/2017 epaiak). Ebazpen horrek baliogabetu egiten ditu, besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 49/2016 eta 50/2016 ebazpenak.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 18ko 34/2018 Ebazpenaren bidez, kautelazko neurriak hartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betearazteko testuinguruan (382/2017, 451/2017 eta 582/2017 epaiak). Ebazpen horrek kautelazko neurria hartzen du Ofiziala (Gidariak) kategorian (2011ko EPEa) estatutupeko langile finkoen esleipenak eta izendapenak mantentzeko. Esleipen eta izendapen horiek, besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 49/2016 eta 50/2016 ebazpenen bidez onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenaren bidez, web-orrian argitaratu ziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako, Ofizialak kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak), hainbat erabaki judizialek emandako epaiaren ondorioz. Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna ebazpen horren II. eranskinean dago, destino-aukera duten izangaien zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 433/2019 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta ondoriozko faseko destinoak esleitu ziren Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak), zenbait erabaki judizialek emandako epaiaren ondorioz. Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna ebazpen horren II. eranskinean dago, destino-aukera duten izangaien zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 433/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 1eko 527/2019 Ebazpenaren bidez, behin-behineko neurriak kentzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betearaztearen testuinguruan, zehazki, Ofiziala (Gidariak) kategoriari eragiten dioten neurriak (2011ko EPEa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 1235/2019 Ebazpenaren bidez, ezetsi egiten dira Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 1eko 527/2019 Ebazpenaren aurka aurkeztutako etete-eskaera eta gora jotzeko errekurtsoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren bidez, argitara ematen da azaroaren 23ko 1231/2018 Ebazpenaren I. eranskinean, urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenean (ekainaren 17ko 503/2019 Ebazpenaren bidez aldatua) eta maiatzaren 27ko 433/2019 Ebazpenean (ekainaren 17ko 503/2019 Ebazpenaren bidez aldatua) jasotako esleipendunen izendapena, estatutupeko langile finko gisa, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak). Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jauna ez da agertzen ebazpen horretan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1201/2019 Ebazpenaren bidez, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak Ofiziala (Gidariak) kategorian estatutupeko langile finkoaren izaera galdu zuela deklaratu zen, Ofiziala (Gidariak) hautaketa-prozeduran (2011ko EPEa) eragina izan zuten epaia betearazteko jarduketen ondorioz.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin ziren Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren aurka eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1201/2019 Ebazpenaren aurka jarritako etete-eskaera eta gora jotzeko errekurtsoa.

Bigarrena.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren aurka, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 1235/2019 Ebazpenaren aurka eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka.

Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren martxoaren 31ko 261/2021 epaiak ezetsi egin zuen Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 10eko 4/2023 epaiak baietsi egiten du Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunak aurreko paragrafoan aipatutako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, eta errebokatu egiten du.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2023ko urtarrilaren 10ean emandako erabaki judizialaren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako Ofiziala (Gidariak) kategoriako deialdian jarduketak egin behar dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko urtarrilaren 10eko erabaki judizialaren ondorioz, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari aitortu behar zaio estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea, eta adierazi behar da errekurritutako ebazpenak ez datozela bat zuzenbidearekin, eragiten dioten neurrian. Halaber, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu bat esleitu behar zaio, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).

Hirugarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2023ko urtarrilaren 10eko erabaki judiziala bete dadila xedatzea, Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari dagokionez, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Ofiziala kategoriaren testuinguruan (Gidariak lanpostu funtzionalak).

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea aitortzea.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko eta abenduaren 19ko erabakiak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 1235/2019 Ebazpena zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratzea, eragiten dioten neurrian.

3.– Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu bat esleitzea, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).

4.– Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) estatutupeko langile finkoaren izendapena ematea Juan Manuel Goikoetxea Ruiz jaunari, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.

Zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala