Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5221

1924/2023 EBAZPENA, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren azaroaren 18ko 537/2022 epaia bete dela, Ofizial Gidari kategoriari dagokionez (2011ko EPE).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren azaroaren 18ko 537/2022 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2011ko uztailaren 27ko EHAA 142. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 17/2012 Ebazpenaren bidez, onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak). (2012ko urtarrilaren 26ko EHAA 18. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1782/2015 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta txanda irekiko destinoak esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoetarako, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak). Joseba Goiri Torrontegui jauna Ebazpen honen I. eranskinean sartuta dago, Bizkaiko TGEEZ Garraio Sanitarioko Gidaria destinoaren esleipendun gisa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1783/2015 Ebazpenaren bidez argitaratu zen txanda irekian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten sartutako esleipendunen izendapena estatutupeko langile finko gisa (I. eranskina) Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) (2015eko urriaren 20ko EHAA 199. zk.). Joseba Goiri Torrontegui jauna Ebazpen honen I. eranskinean sartuta dago, Bizkaiko TGEEZ Garraio Sanitarioko Gidaria destinoaren esleipendun gisa.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 18ko 33/2018 Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betetzen dira (382/2017, 451/2017 eta 582/2017 epaiak). Ebazpen horrek baliogabetu egiten ditu, besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1782/2015 eta 1783/2015 Ebazpenak.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 18ko 34/2018 Ebazpenaren bidez, kautelazko neurriak hartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betearazteko testuinguruan (382/2017, 451/2017 eta 582/2017 epaiak). Ebazpen horrek kautelazko neurria hartzen du Ofiziala (Gidariak) kategorian (2011ko EPEa) estatutupeko langile finkoen esleipenak eta izendapenak mantentzeko. Esleipen eta izendapen horiek, besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1782/2015 eta 1783/2015 Ebazpenen bidez onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenaren bidez, web-orrian argitaratu ziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako, Ofizialak kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak), hainbat erabaki judizialek emandako epaiaren ondorioz. Joseba Goiri Torrontegui jauna Ebazpen honen II. eranskinean sartuta dago. Bertan, Ofiziala (Gidariak) txanda irekian destinoa izateko aukera duten izangaien zerrenda jasotzen da.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen Joseba Goiri Torrontegui jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 1eko 527/2019 Ebazpenaren bidez, behin-behineko neurriak kentzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betearaztearen testuinguruan, zehazki, Ofiziala (Gidariak) kategoriari eragiten dioten neurriak (2011ko EPEa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren bidez, argitara ematen da azaroaren 23ko 1231/2018 Ebazpenaren I. eranskinean, urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenean (ekainaren 17ko 503/2019 Ebazpenaren bidez aldatua) eta maiatzaren 27ko 433/2019 Ebazpenean (ekainaren 17ko 503/2019 Ebazpenaren bidez aldatua) jasotako esleipendunen izendapena, estatutupeko langile finko gisa, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak). Joseba Goiri Torrontegui jauna ez da agertzen ebazpen horretan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1199/2019 Ebazpenaren bidez, Joseba Goiri Torrontegui jaunak Ofiziala (Gidariak) kategorian estatutupeko langile finkoaren izaera galdu zuela deklaratu zen, Ofiziala (Gidariak) hautaketa-prozeduran (2011ko EPEa) eragina izan zuten epaia betearazteko jarduketen ondorioz.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen Joseba Goiri Torrontegui jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren aurka eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1199/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Bigarrena.– Joseba Goiri Torrontegui jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko eta 2019ko abenduaren 19ko erabakien aurka.

Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren martxoaren 31ko 260/2021 epaiak ezetsi egiten du Joseba Goiri Torrontegui jaunaren errekurtsoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren azaroaren 18ko 537/2022 Epaiak baietsi egiten du Joseba Goiri Torrontegui jaunak aurreko paragrafoan aipatutako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, eta errebokatu egiten du, eta deklaratzen du errekurritutako administrazio-ebazpenak ez datozela bat zuzenbidearekin, auzi-jartzailearen estatutu-izaera finkoa berreskuratzeko eskubideari eragiten dioten neurrian.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2022ko azaroaren 18an emandako erabaki judizialaren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako Ofiziala (Gidariak) kategoriako deialdian jarduketak egin behar dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2022ko azaroaren 18ko erabaki judizialaren ondorioz, Joseba Goiri Torrontegui jaunari aitortu behar zaio estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea, eta adierazi behar da errekurritutako ebazpenak ez datozela bat zuzenbidearekin, eragiten dioten neurrian. Halaber, Joseba Goiri Torrontegui jaunari Bizkaiko TGEEZn Ofiziala Garraio Sanitarioko Gidaria lanpostua esleitu behar zaio, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).

Hirugarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2022ko azaroaren 18ko erabaki judiziala bete dadila xedatzea, Joseba Goiri Torrontegui jaunari dagokionez, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Ofiziala kategoriaren testuinguruan (Gidariak lanpostu funtzionalak).

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– Joseba Goiri Torrontegui jaunari estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea aitortzea.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko eta abenduaren 19ko erabakiak zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratzea, Joseba Goiri Torrontegui jaunak estatutupeko langile finko izateko duen eskubideari eragiten dioten neurrian.

3.– Joseba Goiri Torrontegui jaunari Ofiziala Garraio Sanitarioko Gidaria kategoriako lanpostu bat esleitzea Bizkaiko TGEEZn, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).

4.– Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) estatutupeko langile finkoaren izendapena ematea Joseba Goiri Torrontegui jaunari, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala