
222. zk., 2023ko azaroaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 4 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5219
1922/2023 EBAZPENA, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren azaroaren 2ko 481/2022 epaia bete dela, Ofizial Gidari kategoriari dagokionez (2011ko EPE).
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren azaroaren 2ko 481/2022 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2011ko uztailaren 27ko EHAA 142. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 17/2012 Ebazpenaren bidez, onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) (2012ko urtarrilaren 26ko EHAA 18. zk.).
Abenduaren 18ko 417/2015 Ebazpenaren bidez, web-orrian argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 2011n deitutako hautaketa-prozesuko destino hutsen zerrenda, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofizialak kategorian (Ofizial Gidariak lanpostu funtzionalak), eta destinoa zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 49/2016 Ebazpenaren bidez, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren. María José Fagoaga Vergara andrea ebazpen horren I. eranskinean sartuta dago, Bilbo-Basurtu ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria destinoaren esleipendun gisa (2. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data: 2005-06-01).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 50/2016 Ebazpenaren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten sartutako esleipendunen izendapena estatutupeko langile finko gisa (I. eranskina) Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak). (2016ko otsailaren 4ko EHAA 23. zk.). María José Fagoaga Vergara andrea ebazpen horren I. eranskinean sartuta dago, Bilbo-Basurtu ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria destinoaren esleipendun gisa (2. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data: 2005-06-01).
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 18ko 33/2018 Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betetzen dira (382/2017, 451/2017 eta 582/2017 epaiak). Ebazpen horrek baliogabetu egiten ditu, besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 49/2016 eta 50/2016 ebazpenak.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 18ko 34/2018 Ebazpenaren bidez, kautelazko neurriak hartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betearazteko testuinguruan (382/2017, 451/2017 eta 582/2017 epaiak). Ebazpen horrek kautelazko neurria hartzen du Ofiziala (Gidariak) kategorian (2011ko EPEa) estatutupeko langile finkoen esleipenak eta izendapenak mantentzeko. Esleipen eta izendapen horiek, besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 49/2016 eta 50/2016 ebazpenen bidez onartu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 433/2019 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta ondoriozko faseko destinoak esleitu ziren Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak), zenbait erabaki judizialek emandako epaiaren ondorioz. María José Fagoaga Vergara andrea ebazpen horren II. eranskinean dago, destinorako aukera duten izangaien zerrenda jasotzen duen eranskinean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko uztailaren 23ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen María José Fagoaga Vergara andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 433/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 1eko 527/2019 Ebazpenaren bidez, behin-behineko neurriak kentzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialak betearaztearen testuinguruan, zehazki, Ofiziala (Gidariak) kategoriari eragiten dioten neurriak (2011ko EPEa).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren bidez, argitara ematen da azaroaren 23ko 1231/2018 Ebazpenaren I. eranskinean, urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenean (ekainaren 17ko 503/2019 Ebazpenaren bidez aldatua) eta maiatzaren 27ko 433/2019 Ebazpenean (ekainaren 17ko 503/2019 Ebazpenaren bidez aldatua) jasotako esleipendunen izendapena, estatutupeko langile finko gisa, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak). María José Fagoaga Vergara andrea ez da agertzen ebazpen horretan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1200/2019 Ebazpenaren bidez, María José Fagoaga Vergara andreak Ofiziala (Gidariak) kategorian estatutupeko langile finkoaren izaera galdu zuela deklaratu zen, Ofiziala (Gidariak) hautaketa-prozeduran (2011ko EPEa) eragina izan zuten epaia betearazteko jarduketen ondorioz.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen María José Fagoaga Vergara andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren aurka eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1200/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Bigarrena.– María José Fagoaga Vergara andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka, zeinak ezetsi egiten baitu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1200/2019 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa.
Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren martxoaren 26ko 351/2021 epaiak baietsi egiten du María José Fagoaga Vergara andrearen errekurtsoa, eta deklaratzen du errekurtsogileak eskubidea duela estatutu-izaera finkoa berreskuratzeko, errekurritutako ebazpenak deuseztatzen ditu eragiten dioten neurrian, eta kalte-ordaina aitortzen dio oinarrizko ordainsariaren zenbatekoagatik, dagokion gradu pertsonaleko lanpostu-mailako osagarriagatik eta % 50agatik hilabete batean dagokion berariazko osagarriagatik, azken hori hilabete horretan inolako ordainsaririk edo subsidiorik jaso ez badu soilik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren azaroaren 2ko 481/2022 epaiak ezetsi egin zuen Osakidetzak aurreko paragrafoan aipatutako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, eta berretsi egin zuen.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2022ko azaroaren 2an emandako erabaki judizialaren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako Ofiziala (Gidariak) kategoriako deialdian jarduketak egin behar dira.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2022ko azaroaren 2an emandako erabaki judizialaren ondorioz, María José Fagoaga Vergara jaunari aitortu behar zaio estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea, bai eta errekurritzen dituen ebazpenak baliogabetzekoa ere, eragiten dioten neurrian, eta kalte-ordaina aitortzekoa ere, dagokion gradu pertsonalaren oinarrizko ordainsariaren eta destino-osagarriaren zenbatekoan. Era berean, bidezkoa da María José Fagoaga Vergara andreari Bilbo-Basurtuko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategoriakoa, 2. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data igarota duen destino bat esleitzea, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).
Hirugarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.
Azaldutako guztia kontuan hartuta
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2022ko azaroaren 2ko erabaki judiziala bete dadila xedatzea, María José Fagoaga Vergara jaunari dagokionez, 2011ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Ofiziala kategoriaren testuinguruan (Gidariak lanpostu funtzionalak).
Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:
1.– María José Fagoaga Vergara andreari estatutupeko langile finko izaera berreskuratzeko eskubidea aitortzea.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen María José Fagoaga Vergara andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 562/2019 Ebazpenaren aurka eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 1200/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta horiek baliogabetu ditu eragiten dioten neurrian.
3.– María José Fagoaga Vergara andreari destino bat esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Administrazioko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategoriakoa, 2. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data igarota duen bat, txanda irekian, Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak).
4.– Ofiziala kategorian (Gidariak lanpostu funtzionalak) estatutupeko langile finkoaren izendapena ematea María José Fagoaga Vergara andreari, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
5.– María José Fagoaga Vergara andreari oinarrizko ordainsariaren eta dagokion gradu pertsonalaren destino-osagarriaren kalte-ordaina aitortzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS