Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5209

AGINDUA, 2023ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopuertan (Bizkaia) dagoen «San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«San Viator» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bi emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; 1578/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa (abenduaren 15eko BOE), zeinaren bidez Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 341/2013 Dekretua, apirilaren 22koa (ekainaren 21eko EHAA), Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; 260/2011 Errege Dekretua, otsailaren 28koa (apirilaren 7ko BOE), Basoa eta natura-ingurunea kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, eta hutsen zuzenketa (maiatzaren 18ko BOE); 115/2012 Dekretua, uztailaren 3koa (abuztuaren 9ko EHAA), Basoa eta natura-ingurunea kudeatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da 2023-2024 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode zenbakia: 48007818 eta 014824.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «San Viator».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelino Gangoiti.

Helbidea: Cerro San Cristobal, 2.

Udalerria: Sopuerta.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, «Mantentze-lan elektronikoak», 20 ikaspostutarako edukieraz.

– Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, «Basoa eta natura-ingurunea kudeatzea», 20 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: nekazaritza.

○ Basoa eta natura-ingurunea kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

○ Merkataritza zerbitzuak, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

○ Elektrizitatea eta elektronika, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mantentze-lan elektronikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

○ Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: gizarte eta kultura zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

○ Ibilgailuen mantentze-lanak, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanak, erdi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala