Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5208

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 7koa, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gauzatu-Industria programako 2023ko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Gauzatu-industria programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko abenduaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu industria-programa, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa».

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko abenduaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri direnak (2023ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu industria-programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 7a.

Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria,

ANA BELEN CAMACHO VERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala