Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5206

EBAZPENA, 2023ko urriaren 26koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko uztailaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen Ebazpena.

Bigarrena.– Seigarren oinarriak ezarritako epean, erakunde interesdunek eskabidea aurkeztu dute, deialdian aurreikusitako laguntzak eskuratze aldera. Eskabideak, aurkezturiko dokumentazioarekin batera, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak aztertu ditu.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, Prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek zerrenda batean jasoko du zer entitatek jasoko dituzten dirulaguntzak, zenbat diru dagokion dirulaguntza bakoitzari eta zer kontzeptugatik ematen diren dirulaguntzak. Ebazpen hori argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta honako helbide elektroniko honetan: www.ivap.euskadi.eus

Bigarrena.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta egitekoak arautzen dituen 133/2021 Dekretuaren 6.2.m) artikuluaren arabera, zuzendariaren egitekoa da IVAP osatzen duten zerbitzuen helburuak bete eta dagozkien egitekoak aurrera eramateko behar diren deialdiak eta ebazpenak onartzea.

Hirugarrena.– Aplikagarria da, besteak beste, honako arau hauetan ezarritakoa: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua.

Hori guztia dela eta, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek ematea, finantzatzeko euskal administrazio publikoek beren langileentzat 2023ko ekitaldirako onartzen dituzten prestakuntza-planak eta -programak

Autonomia-erkidegoko udal-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Autonomia-erkidegoko foru-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea entitate horiei esleitutako zenbateko osoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Behin betiko likidatzeko, justifikatu beharko da plan edo programa exekutatu dela, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Errekurtsoa jartzeko epea: bi hilabete, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera; aipatutako 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatutako moduan.

Hala ere, errekurtsoa jarri duen administrazioak, aurrez, errekerimendua aurkeztu ahal izango dio IVAPi egintza errebokatzeko. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoituaren bidez. Errekeritzeko epea: bi hilabete, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ezetsitzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua aurkeztu bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea hasiko da berariazko akordioa jasotzen denetik edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 26a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala