Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5205

169/2023 DEKRETUA, azaroaren 7koa, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularraren kargu-uztea eta izendapena, bai eta hura ordezkatu duenaren kargu-uztea eta ordezkatuko duenaren izendapena ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriaren 10. apartatuan xedatutakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Begoña Arroitajauregi Jaio andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko (aurrerantzean, KEAO) titularraren kargutik kentzea, haren agintaldia amaitu delako.

2. artikulua.– Javier Serrano Chamizo jauna KEAOko titularraren ordezko kargutik kentzea, haren agintaldia amaitu delako. Izan ere, pertsona horrek KEAOko titularra ordezkatu du, kargua hutsik egon denean, edo titularra egon ez denean edo gaixorik egon denean.

3. artikulua.– Begoña Arroitajauregi Jaio andrea KEAOko titular izendatzea, sei urterako, dekretu honek ondorioak sortzen dituen egunetik aurrera.

4. artikulua.– Javier Serrano Chamizo jauna izendatzea KEAOko titularraren ordezko, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo kargua hutsik dagoenean.

5. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala