Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5204

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 3koa, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko ekainaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2023rako deialdia egin eta arautu egiten da emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten elkarteei dirulaguntzak ematea.

Agindu horren 14.4 artikuluan ezarritako betebeharra betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2023ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 3a.

Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala