
221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
5201
IRAGARKIA, 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Basauriko Udalaren 2023ko enplegu publikoaren eskaintza argitaratu da 2023ko urriaren 19an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Enplegu publikoaren eskaintza hori (2023-10-10) 3482/2023 Alkatetza Dekretu bidez onetsi zen.
Aipatutako enplegu publikoaren eskaintzak sistema librea aurreikusten du 16 plaza betetzeko. Horietatik 10 plaza Administrazio Bereziko eskalakoak dira: azpieskala teknikoko eta erdi mailako teknikarien klaseko Informatikako Erdi-mailako Teknikari plaza bat (A2, 3HE); Azpieskala teknikoko eta erdi-mailako teknikarien klaseko Gizarte Langile Teknikari plaza bat (A2, 2HE), Teknikarien azpieskalako eta teknikari laguntzaileen klaseko Katastroko Mantentze-Lanen Teknikari plaza bat (C1, 2HE); Zerbitzu berezietako azpieskalako eta udaltzain klaseko Udaltzain 5 plaza (C1, 2HE); Zerbitzu Berezietako azpieskalako eta hainbat lanbidetako langileko ofizial pintore plaza 1 (C2, 1HE); Zerbitzu berezietako azpieskalako eta hainbat lanbidetako langileko ofizial iturgin plaza 1 (C2, 1HE). Horietaz gain, 6 plaza Administrazio Orokorreko eskalakoak dira: administrarien azpieskalakoak eta Administrarien klaseko Administrazio Teknikaria (C1, 2/3HE).
Bestalde, lan-eskaintzak xedatzen du desgaitasuna duten pertsonentzako sarbide libreko sistemaren bidez betetzea Administrazioko eskala Orokorra, Administrarien Azpieskalako eta Administrarien klaseko Administrazio Teknikari plaza 1 (C1, 2HE).
Hala egiten da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.
Basauri, 2023ko urriaren 19a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
RSS