Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5199

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 8koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Gurenet atarian noiz argitaratu den 2023ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako behin betiko atxikipenak erabakitzen dituen 2023ko azaroaren 2ko Ebazpena.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Betearazpen Eskalako komisariondoko kategoriako zenbait lanpostu izendapen askearen bidez behin betiko betetzeko prozedurarako deialdia egiten duen Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatiko 2. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz (C279) (irailaren 19ko EHAA, 179. zk.) eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.2.d artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea 2023ko azaroaren 6an argitaratu dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez behin betiko esleitzen baitira Ertzaintzako Betearazpen Eskalako komisariondoko kategoriako lanpostuak, izendapen askeko sistemaren bidez bete beharrekoak, Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (irailaren 19ko EHAA, 179. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 8a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala