
221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN HARREMANEN KONTSEILUA
5198
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 3koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, zeinaren arabera Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izendatzen diren hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiak. 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozesu hori lan-harremanen arloko administrari plaza bi lehiaketa bidez betetzeko zen.
Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, Kontseiluaren Osoko Bilkuraren egun bereko erabakia argitaratzeko agindu zen. Erabaki horren bidez, 2022ko salbuespenezko Lan Eskaintza Publikoari dagozkion hautaproben deialdiak onartu ziren, negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat eta lan-harremanen arloko administrari plaza bi lehiaketa bidez betetzeko. Hautaketa-prozesu horiek Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 2022ko abenduaren 21eko Erabakian aurreikusitakoaren arabera arautzen dira; izan ere, erabaki horrek arautzen ditu hautaketa-prozesuon oinarri orokorrak eta espezifikoak.
Bada, lan-harremanen arloko administrari-lanpostuei dagokien hautaketa-prozesua amaituta, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2023ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez (2023ko urriaren 13ko EHAA), hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda onartu zen, eta hamar egun balioduneko epea eman zen hautaketa-prozesuan parte hartzeko gaitasun-baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteko, deialdiaren oinarri orokorren hamabigarren klausulan xedatutakoaren arabera.
Aukeratutako izangaiek eskatutako dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu ondoren, eta deialdiaren bigarren oinarri orokorrean eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, hautaketa-prozesu honetako epaimahaiak Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egin dio Kontseiluko presidenteari.
Horregatik guztiagatik, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 12.2.f) artikuluan eta Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzupeko langileak antolatzeari buruzko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 3.c) artikuluan emandako eskumenak erabiliz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izendatzea kalifikazio-epaimahaiak hautatutako eta proposatutako pertsonak, Ebazpen honen eranskinean zerrendatzen direnak.
Bigarrena.– Ebazpen honen bidez izendatutako izangaiek hilabeteko epea izango dute esleitutako lanpostuez jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori beste hamabost egun naturalez luzatu ahal izango da, izangaiak hala eskatzen badu eta horretarako arrazoi justifikatua badago.
Hirugarrena.– Ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izateko deialdi honek ematen dizkien eskubide guztiak galduko dituzte.
Laugarrena.– Funtzionario sartu berria esleitutako lanpostuetara behin betiko atxikiko da, eta, ondorio guztietarako, lanpostuak betetzeko sistemaren bidez lortutako lanpostutzat hartuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kontseiluko presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko azaroaren 3a.
Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,
TOMÁS ARRIETA HERAS.
RSS