
221. zk., 2023ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
5197
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 3koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean noiz argitaratu den 2023ko urriaren 31ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2022ko azaroaren 30ean eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamahirugarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko azaroaren 2an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko urriaren 31ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 3a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.
RSS