Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2023ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5184

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 2koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, 2021 Basque Industry 4.0 laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde horren Administrazio Kontseiluak 2021eko ekainaren 30ean onartutako 2021 Basque Industry 4.0 laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2021eko uztailaren 19ko EHAA, 142. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2023ko azaroaren 2a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala