Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2023ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5178

AGINDUA, 2023ko azaroaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko apirilaren 25eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baita estatu mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauetako irakasle funtzionarioen artean: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleak, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleak. Horrenbestez, baliogabetu egiten da Lander Gogenola Goitiari esleitutako destinoa, eta destinoa ematen zaio Urko Zubiaurre Arteachi.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Esleipen horren aurka Urko Zubiaurre Arteachek jarritako berraztertzeko errekurtsoaren aurrean, Hezkuntzako sailburuak, agindu bidez, errekurtsogilearen uzia baiestea ebatzi du, Lander Gogenola Goitiari Barrutialde BHIn (Fabrikazio Mekanikoko Proiektuak eta Antolamendua espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna, D hizkuntza) esleitutako destinoa indargabetuz eta Urko Zubiaurre Arteach errekurtsogileari destino hori emanez.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena. Hona hemen aldaketa:

– Indarrik gabe uztea Lander Gogenola Goitiari Barrutialde BHIn esleitutako destinoa (Fabrikazio Mekanikoko Proiektuak eta Antolamenduaren espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna, D hizkuntza).

– Urko Zubiaurre Arteachi behin betiko destinoa ematea Barrutialde BHIn Fabrikazio Mekanikoko Proiektuak eta Antolamenduaren espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna, D hizkuntza.

Bigarrena.– Lander Gogenola Goitia behin-behineko destinoko egoeran geratzen da, administrazio-errekurtsoaren ebazpenaren bidez behin betiko destinoa galdu duelako, 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Era berean, Hezkuntza Sailak deitutako lekualdatze-lehiaketetan parte hartzera behartuta dago, behin betiko destinoa lortu arte, herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidearekin.

Merezimenduen baremazioan, lehiatzen den ikastetxean behin betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuei dagozkien puntuak zehazteko, lanpostua galdu duen ikastetxea hartuko da parte hartzen duen ikastetxetzat, eta ikastetxe horri gehituko zaizkio gerora edozein ikastetxetan behin-behinean emandako zerbitzuak. Halaber, jatorrizko ikastetxeari azken behin betiko zerbitzua eman aurreko ikastetxean behin betiko izaeraz emandako zerbitzuak metatzeko eskubidea izango du.

Behin betiko destinoa lortzen ez duen bitartean, ikasturte hasierako destinoak esleitzeko ekitaldietan parte hartu beharko du behin-behineko destinoa lortzeko.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala