Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5171

IRAGARKIA, Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen ebazpenak jakinarazteko dena; ebazpen horien bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren zehapen-prozeduretan aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dira.

Osasuneko sailburuordeak ebazpenak eman zituen, interesdunek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezesteko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak COVID-19 birusaren aurkako neurriei buruz emandako ebazpenen aurka.

Ebazpen horiek NAN/AIZ eranskinean zerrendatzen diren pertsonei ohiko moduan jakinarazterik lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez dezake. Espedientea aztergai egongo da Osasunaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna 35, 2. solairua, Donostia – Aholkularitza Juridikoa).

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da aipatutako Osasunaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2023ko azaroaren 3a.

Osasun Publikoko eta Adikzioen zuzendariordea, Gipuzkoako lurralde-ordezkaria ordeztuz,

ELENA ALBISUA CORTAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala