
219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5166
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
2023ko urriaren 24an argitaratu zen EHAAn 2023ko urriaren 11ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Txileko Santiagoko Unibertsitateko eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitateko irakurlea eta Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitaterako irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako Hautapen Batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.
Kideak:
– Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo ordezkoa.
– Beñat Muguruza Aseginolaza jauna, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia / San Sebastian, 2023ko azaroaren 6a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS