Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5165

EBAZPENA, 2023ko urriaren 31koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2023ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023ko ekainaren 6an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2023ko ekainaren 14koa, 112. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik, I. eranskinean zehazten diren egitasmoei dirulaguntzarik ez ematea.

2. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala