Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5164

AGINDUA, 2023ko azaroaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko maiatzaren 11ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez ezartzen da dirulaguntzak emateko erregimena 2023an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.

AURREKARIAK

1.– 2023ko maiatzaren 23an EHAAn argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 11ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita dirulaguntzak emateko erregimena 2023an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.

2.– 2023ko maiatzaren 11ko Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2023ko irailaren 21ean egindako bileran, aurkeztutako eskabideei buruzko agindu-proposamena egin zuen deitutako dirulaguntzen lerrorako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari bidali zitzaiona honek eskaerak ebazteko.

Azaldutakoagatik, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 13. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako entitateei dagozkien dirulaguntzak ematea, bertan zehazten diren zenbatekoetan.

Bigarrena.– II. eranskineko eskabideak ez onartzea, bertan agertzen den arrazoia dela eta.

Hirugarrena.– 2023ko maiatzaren 11ko Aginduan arautako dirulaguntzak jasotzen dituztenek, testuaren 15. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Jakinarazten da, halaber, emandako laguntzak 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakoaren mende daudela, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoaren mende.

Laugarrena.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da; lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarrari dagokiona, esleipen-ebazpena jakinarazitakoan eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da; eta bigarrena, beste berrogeita hamarrari dagokiona, 2024ko urtarrilaren 1etik hara gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatutakoan, zeina 2024ko martxoaren 1a baino lehenago burutu beharko den.

Ordainketa izapidetu baino lehen, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu egin beharko dute. Dirulaguntza ematen zaiela jakinarazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

Bosgarrena.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek 2024ko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte, http://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidearen bitartez, behean zehazten diren agiriak:

a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzeari buruzko memoria laburtua, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

b) Gastuak egiaztatzeko, fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera. Gastuak faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira, betiere zerga-arloan onartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Faktura eta egiaztagiri guztiak espedientera erantsiko dira. Aurkeztutako fakturek diruz lagundutako jardueraren gastu guztiak justifikatu beharko dituzte.

c) Dirulaguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).

d) Jardueraren zenbateko osoaren zenbateko baliokidea osatzen duten gastuen zerrenda xehatua (deialdi-aginduaren II. eranskina edo antzeko dokumentua).

e) Ekitaldian parte hartzeak eragindako aurrekontu gauzatuta; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (deialdi-aginduaren I. eranskina edo antzeko dokumentua).

Seigarrena.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea bete bada– edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko agindua aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-agindua emango du esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko.

Zazpigarrena.– Ez-betetze kasuak izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoak.

Ez betetzeren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Zortzigarrena.– Interesdun guztiei Agindu honen berri emango zaie banan-banan, nahiz eta haren edukia EHAAn ere argitaratuko den.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala adierazten baitu urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 2a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala