
219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 8 orri.)
- EPUB (627 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5163
EBAZPENA, 2023ko urriaren 5ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da 2023ko irailaren 15eko Ebazpena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2023ko dirulaguntzak ematen dituena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez, 2023. urteko deialdirako dirulaguntzak eman ziren, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko dirulaguntzak.
Ebazpen hori jakinarazteko prozesuan ikusi da jakinarazpena egin aurretik atzera egite bat zegoela.
Ondorioz, aipatutako egoera horiek eman beharreko kopuruak berriro kalkulatzera behartu dutenez, ezinbestekoa da 2023ko irailaren 15eko Ebazpenean emandako kopuru guztiak berraztertzea.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa eta Jarraipen Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenean agertzen zen I. eranskina, eta ebazpen honen I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei dirulaguntzak ematea: orotara laurehun mila (400.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da I. eranskinean.
Bigarrena.– Aldatzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko irailaren 15eko Ebazpenean agertzen zen II. eranskina, eta ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS