Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5154

793/2023 EBAZPENA, urriaren 26koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Erizaintzako Ondoko lanpostua betetzeko izendapen askearen bidez Bermeoko Ospitalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

2023ko azaroaren 23tik, hutsik egongo da Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako Ondoko lanpostua Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, eta bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, lanpostu hori izendapen askez betetzeko honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna), eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

b) B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea (osasun-diplomadunak).

c) Gutxienez, 4 urteko esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzaren Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.

2.– Aintzat hartzekoak diren merezimenduak.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea Erizaintzako unitateen kudeaketan.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea lantaldeen antolamenduan eta kudeaketan, barnean hartuta: kalitatearen ereduak eta tresnak, konpetentzien kudeaketa, prestakuntza, erabiltzailearen orientazioa...

– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea ebidentzian eta ikerkuntzan oinarritutako erizaintzan.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea metodologian eta erizaintzako taxonomian.

– Ezagutza aditua izatea Osanaian, Osabide Globalen, E-Osabiden, Global Clinicen, OASen eta historia digitalari lotutako beste asistentzia-programetan.

– Esperientzia izatea komunikazioan eta ezagutzaren zabalkundean.

– Esperientzia izatea proiektuen lidergoan.

– Esperientzia izatea erabiltzailearen arretan eta orientazioan.

– Ofimatikako ezagutza (Word, Excel, Access, PowerPoint), eta lanpostuari lotutako aplikazio informatiko korporatiboen gaineko ezagutza.

Aurkeztu ahal izango dira lanpostu honetan jarduteko interesgarriak eta baliotsuak izan daitezkeen gainerako merezimenduak.

3.– Euskararen ezagutza.

Balioetsiko da bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuarekin eta hura garatzen duten arauekin.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek eskabideak aurkeztuko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan.

Interesdunek eskabide-orrian beteko dituzte datu pertsonal guztiak, eta hura aurkeztuko dute, dokumentaturiko curriculum vitaearekin batera, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan (Maria Diaz de Haro kalea 58, 48010 Bilbao).

Hau da eman beharreko dokumentazioa:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa izatea egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskakizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea jadanik CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala balioztatuta dagoena. Horrela bada, izangaiak hala adieraziko du bere eskabidean.

5.– Balorazio Batzordea.

Aurkeztutako eskabideak balioztatzeko, Balorazio batzorde bat eratuko da eta izangaiei honen berri horrela emango zaie.

Eskabideak behin balioztaturik, batzordeak eginbide osagarriak egin ditzake. Horrela bada, izangaiei jakinaraziko zaizkie.

Izangaien balioztapena eginda, eta hura ikusita, proposamen bat egingo da, dagokion izendapena gauzatze aldera. Baldin eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretiazko txosten arrazoituaren bidez.

Batzordeko bilera guztien akta egingo da, eta bertan jasoko dira: aurkeztutako izangaien zerrenda, egindako eginbide osagarriak (horrela balitz), eta lanpostua izangaietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko egon diren arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ez dira inolaz ere balioetsiko izangaiek deialdia EHAAn argitaratu den egunean ez dituzten merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uzteko deklarazioa) amaituko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen Ebazpen baten bidez. Ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzako intranetean eta web-orri korporatiboan.

Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hartan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2023ko urriaren 26a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala