Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5153

1358/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako ebazpen hau zuzentzen duena: 433/2023 Ebazpena, apirilaren 27koa, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, Teknikari Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1673/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorra egiteko deialdia egin zen, C1 Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 433/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza. Ebazpen hori uztailaren 4ko 839/2023 Ebazpenaren (uztailaren 14ko EHAA) eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatu zen (irailaren 7ko EHAA).

Ebazpen honen eranskinean jasotzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Laborategiko Teknikari Espezialista kategorian/ lanpostu funtzionalean eskaintzen diren destino-kopurua, destino horiek eskaintzen diren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena adierazita.

Apirilaren 27ko 433/2023 Ebazpena maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats bat aurkitu da zenbaki batean, destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpena ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 433/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko. Ebazpen horretan, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean C1 Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategorian / lanpostu funtzionalean eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da. Hona hemen zuzenketa:

Apirilaren 27ko 433/2023 Ebazpenaren eranskinean, destino hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:

(Ikus .PDF)

Eskainitako destino-kopurua ez dela zuzena ikusi denez, hori zuzentzea erabaki da, 3 zenbakiaren ordez 2 zenbakia jarriz. Horrenbestez, 2 destino eskaintzen dira deskribatutako ezaugarriekin.

Hori dela-eta, zuzendu egin da, beraz, destinoari buruzko informazioa, eta destino-eskaintzari dagokion testua honela geratu da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

Hirugarrena.– Gainerako jarduketei dagokienez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 433/2023 Ebazpenean ezarritakoa mantentzea. Ebazpen horrek lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen C1 Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.

Giza Baliabideen zuzendariaren ordez, Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakiarekin bat etorriz, Erakunde Zentraleko lanpostu hutsak, absentziak edo gaixotasunak daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duena.

Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea,

BEATRIZ GUELBENZU ECHEVERRÍA.


Azterketa dokumentala