Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2023ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5152

1425/2023 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Xabier Arauzo Uriarte jauna izendatzen den Horniketako Zerbitzu Korporatiboko Burua-2 lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Horniketako Zerbitzuan.

Ikusita Horniketako Zerbitzu Korporatiboko Burua-2 lanpostua betetzeko deialdia, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Horniketako Zerbitzuan (Zuzendaritza Nagusia). Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritza honen irailaren 6ko 1125/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Xabier Arauzo Uriarte jauna aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Xabier Arauzo Uriarte jauna izendatzea Horniketako Zerbitzu Korporatiboko buru-2, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Horniketako Zerbitzuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko azaroaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31a.

Giza Baliabideen zuzendariaren ordez, Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakiarekin bat etorriz, Erakunde Zentraleko lanpostu hutsak, absentziak edo gaixotasunak daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duena.

Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea,

BEATRIZ GUELBENZU ECHEVERRÍA.


Azterketa dokumentala